Donostian jaioa, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizenziatu ondoren, Bartzelonako Eskola Massanan hasi zen Aines Fernández Azanza bitxigintzako lanbidean murgiltzen.
Bere formakuntza bukatu ondoren, Mundaiz 10 kalean tailer bat irekitzea erabakitzen du, bertan bere lehen bildumak sortzen eta hauek munduan zehar banatzen dituelarik.2020ko ekainean , sorkuntza lan honetan 22 urtez jardun ondoren,bere lehen denda-tailerra irekitzea erabakitzen du ,Donostian Iparragirre 17 kalean.2021urtean bere online presentziarekin hau osatzeko asmoz.
Bere nazioarteko presentzia mantentzeko,Aines Joyaseko bildumak sektoreko europear azoka garrantzitsuenetan aurkezten dira.
Autore-bitxi hauen oinarria mugimendua da.Pieza bakoitzak,ikuspegi artistiko eta berezko izaera baten bitartez,erabiltzaileekin sortzen diren sinergiak adieraztea bilatzen dute.